Bilboko Kale Nagusiko Mango dendaren aurrean ELAk elkarretaratzea egin du gaur, hilak 30, bi langileren kaleratzeen eta jazarpen sindikalaren aurka. Urriaren 5ean ARTE patronalaren aurkako greba egin ondoren, hilaren 7an zehapen espedientea ireki zitzaien grebara joan ziren MANGOko bi langileei.
Bizkaian enpresa honetan lehen aldiz hauteskunde sindikalak egin zirenetik, langileek eta ordezkari hautetsiek etengabeko jazarpena eta presioak jasan dituzte edozein ekintza sindikal aurrera eramateko, eta horren aurrean ELAk elkarretaratzea egin du Mango dendaren aurrean eta eskaparateak pegatinaz bete ditu.