LABek elkarretaratze zaratatsua egin du Albia eraikinaren aurrean

uriola.eus 2024ko aza. 4a, 14:55

Otsailean, negoziaketa luze eta gogor baten ondoren LAB, CCOO, UGT eta Euskal Trenbide Sarearen zuzendaritzak 2022-2023-2024 urteerarako hitzarmena sinatu zuten. Zortzi hilabete igaro dira eta oraindik administrazio publikoak hitzarmena onartzeko zain gaude. Hitzarmena iraungitzeko bil hilabete baino ez dira geratzen, eta horregatik LABek elkarretaratze zaratasua egin du gaur goizean, azaroak 4, Euskal Trenbide Sareak Bilboko Albia eraikinean dituen bulego nagusien aurrean.