Sei euskal serie lehiatuko dira Seriesland Jaialdiaren 10. edizioko Sail Ofizialean

uriola.eus 2024ko aza. 5a, 11:52

Seriesland, Bilbao International Digital Festival jaialdiko Basque Sectionen parte hartuko duten serieen aurkezpena bihar, asteazkena, izango da Bilborocken, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.

Seriesland berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten duen jaialdia da. Baita, zirkuitu komertzialetatik eta plataforma handietatik kanpo sorkuntza-lana egiten ari diren sortzaile gazteen azken lanakerakustearen aldeko apustua ere eta beraz, eduki berritzaileak eta kalitatezkoak ikusteko aukera ematen du. Azaroaren 5etik 9ra hogei herrialdetako 100 proiektu digital baino gehiago erakutsiko ditu festibalak aurten. Proiektu horiek, 6 sailetan banatuta, 30 sari jasotzeko aukera izango dute. Horien artean garrantzitsuenak; Showrunner onena eta euskal saririk onena.

Aurten sei euskal ekoizpen-lan lehiatuko dira sai ofizialean Euskal Serierik Onenaren Laboral Kutxa Saria jasotzeko. Saridunek ordaindutako bidaia eta plaza bat eskuratuko dute Alemaniako Die Seriale jaialdiko selekzio ofizialean. Izan ere, Serieslandek urte asko daramatza nazioarteko jaialdiekin harremanak garatzen, Bilboko jaialdia euskal proiektuentzako tranpolina izan dadin nazioarteko zirkuiturako.

Lehian parte hartuko duten sei euskal ekoizpen-lanen artean: “Chuminadas animadas” seriea, “Wild China”, “Explorando el norte” eta “Ardi Bletzak” dokumentalak, “Power up” fikziozko seriea eta “Black Harbour” proiektu berritzaile eta interaktiboa ditugu. Izan ere, Serieslanden bigarren denboraldian estreinatuko den “Power up” serieak Gazte Serierik Onenaren saria jaso berri du PRODU2024 sarietan.