Absentismoaren inguruan patronalak darabilen diskurtsoa salatzeko helburua izan du mobilizazioak. goizeko 10:15ean mobilizatu dira sindikatuak Plaza Eliptikotik The Artist hoteleraino. Izan ere, Confebask EAEko patronalak jardunaldi batzuk egin ditu bertan, “Revisión y análisis del absentismo laboral en Euskadi” izenburupean. Sindikatuek salatu dute ez dagoela benetako absentismo arazorik, lan osasuneko araudia errespetatzen ez duen patronala baizik.