Bilbo prest, Bridgestone Bizikleta Ibilaldiaren VII. ediziorako

uriola.eus 2024ko aza. 8a, 14:01

Bilbo prest dago, azaroaren 10ean, ospatuko den VII. Bridgestone Bizikleta Ibilaldiari harrera egiteko. Ekitaldia goizeko 11:00etan abiatuko da Areatzan. Euskadiko Esklerosi Anizkoitza Elkarteari lagunduko dio. Bizikletaren festa honek gaixotasunaren ezagutza eta sentsibilizazioa sustatzea du helburu, parte-hartzaile guztien elkartasuna bultzatuz.

Marcos Muro Bilbao Kirolak-eko zuzendari nagusiak azaldu duenez, "ekitaldi honek Osasuna eta elkartasuna bultzatzen ditu, eta bizikletaren bidez, herritarrak ingurumenarekin lotzen ditu." Halaber, udal ordezkariak bizikletaren garrantzia nabarmendu du: "Bizikleta garraiobide iraunkorra eta geroz eta gehiago errotzen ari den praktika da Bilbon."

Aurtengo edizioak ibilbide berritua eskaintzen die parte-hartzaileei, 15 edo 4 kilometrokoak, biak Areatzan hasi eta amaituko dira, hiriaren erdigunea zeharkatuz. Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, eta Eusko Jaurlaritzak babestuta, 3.000 parte-hartzaile inguru biltzea espero da, gizarte eta ingurumen arloan eragin positiboa izango duen ekitaldi honetan. "Erronka Garbia" ziurtagiriak bermatzen du ibilaldiak ingurumenarekiko konpromisoa duela, Ihobe erakunde publikoak babestutako ziurtagiriak jasangarritasuna bermatzen baitu.

Ibilaldiaren inguruan hainbat jarduera osagarri antolatuko dira: bizikletak konpontzeko eta alokatzeko tailerrak, zuzeneko musika, teknologia berritzailea probatzeko gunea, eta produktu zozketa parte-hartzaile guztien artean. Hortaz gain, Bilbobusen erakusketa berezi batek hiriko garraio-sistemaren inguruko informazioa eskainiko du.

15 urteko artekoek izan ezik, Izen-ematea 5 eurokoa da, eta www.bicicletadabridgestone.com webgunean egin daiteke azaroaren 10eko 10:30ak arte. Aurrez aurre, Bilboko Decathlon Capitol dendan ere izena emateko aukera dago, barikuan eta zapatuan, ordutegi zehatz batzuetan.

Parte-hartzaileek dortsalak ekitaldiaren aurreko egunetan edo jardunaldian bertan jaso ahal izango dituzte, 10:30ak arte. Hala ere, antolatzaileek dortsalak aurrez jasotzea gomendatzen dute, ibilaldia puntuan hasteko prest egon dadin.