Azken greba egunetan sindikatuak hainbat aldarrikapen aurkeztu ditu, besteak beste, sukalde eta garbiketa sektoreetako langileen lan baldintzak hobetzea. Sektore guztiz feminizatua eta baldintza kaskarrenak jasaten dituena izanik, LABek nabarmendu du oraindik ez dela sektore horrekin lan hitzarmen zirriborrorik negoziatzen hasi, eta iaz adostutako akordioaren hainbat puntu betetzeko dagoela..
LABek berretsi du Eusko Jaurlaritzarekin borrokan jarraituko duela eskola publikoa eta Haurreskolak Partzuergoak behar duten inbertsioa jaso dezaten. Horregatik, mobilizazio gehiago iragarri ditu, azaroaren 21ean egingo diren eskualdeetako deialdiak kasu, langile eta familiekin elkarlanean Euskal Eskola Publiko Komunitarioaren aldeko pausoak emateko helburuarekin.