2022ko urrian, Leioako kanpusean, neska* ikasle bat erasotua izan zen, bere irakasleak, doktoregaia den gizonak, jo egin zuenean. Gertatutakoaren harira, ikasle mugimendua mobilizatu zen, erasoaren salaketa eginez eta unibertsitateari erantzun bat eskatuz, nahiz eta azkengo honek ez zuen ezer egin.
Aurten, erasotzaile honi hitzaldi bat emateko espazioa eskaini zion EHUk, ironikoki gainera, indarkeriaren ingurukoa. Unibertsitateak erasotzaileekin mantentzen duen konplizitatearen aurrean, urriak 8, ikasle feministok ekitaldia boikoteatzea erabaki genuen. Taldeko kideak zein kanpuseko ikasleak batu ziren ekintzan parte hartzera, erasotzaileen aurrean Autodefentsa Feminista aldarrikatzeko.
Gertatutakoa sozializatzeko, Eikiren sare sozialetara igo genituen boikotaren bideoa, zein egoeraren gainean egin genuen irakurketa. Astebete beranduago, erasotzailearen kide baten korreo bat jaso genuen, hitzaldian ere parte hartu izandakoa. Honen bidez, Eiki ikasle talde feminista mehatxatzen zuen, aurrera eramandako ekintza politikoarengatik. Ez zen honatara soilik mugatu ordea, izan ere, boikotean parte-hartutako norbanakoak identifikatu, seinalatu eta haiek ere mehatxu-mezu honen hartzaile egin zituen.
Gaur beraz, EHUn ematen diren erasoen inpunitatea salatzeko bildu gara. 2022ko erasoa ez da kasu isolatua izan, hamaika izan dira unibertsitate barruan emandako erasoak, eta hamaika ere, EHUk neurririk hartu ez dituen uneak. Ikasle feministok argi dugu, unibertsitatea ez da espazio seguru bat, eta zuen protokoloak ez gaitu babesten!
EHUko doktoreak eta doktoregaiak talde feministako zein kanpuseko hainbat ikasle mehatxatzea eta identifikatzea onartezina da, erasotzaileak unibertsitatean tokia izatea onartezina da. EHU erasotzaileen konplize mantzentzen da. Erasotzaileek geletan jarraitzen dute!
Erasotzaile eta horien babesleen aurrean ikasle feministok tinko mantentzen gara eta horiei aurre egiteko antolatuta gaude. Nazkatuta gaude! Erasotzaileak unibertsitatetik kanpo nahi ditugu! EHU hartu erantzukizuna!
Erasoen aurrean Autodefentsa Feminista! GUK, HEZKUNTZA FEMINISTA!
EIKI