Urtebete pasatu da Denon Bizitzak Erdigunean Bizkaiko plataformak, A30ko Greba Feminista Orokorra ospatu zuenetik. Urteurrena aprobetxatuz, aurten Azaroaren 30ean Zaintzaren Herria antolatuko dute, egun osoko egitaraua duena.
Eguna goizeko hamarretan hasiko da mahainguru batekin, Zaintza sistema publiko komunitariorantz, hausnarketak eta urratsak izenpean. Miren Aranguren, Amaia Perez, Arantza Urkaregi eta Mari Luz Esteban gidatuko dute mahaingurua, Nerea Zubizarretaren dinamizazioarekin.
Jarraian, Zaintzaren inguruko esperientziak entzun ahal izango dira, eta horretarako lau aukera daude:
- Haurren hiria: nola eraldatu haurren begiradatik
- Eskubide guztiak denontzat, zaintzak eta atzerritartasuna
- Etxez etxeko laguntza zerbitzua, paradigma moduan
- Haurren asanblada
Goiza jesarrita buru-belarri igaro eta gero, gorputza mugitzeko ordua iritsiko da 14:00etan, bermutarekin. Ondoren, herri bazkaria egongo da eta bazkaloste goxoa tribial feminista eginez.
Arratsaldeko 18:00etan, eguneko hitzordu garrantzitsua egongo da: manifestazioa Udaletxetik hasita. Behin bukatuta, Elektropottotte elektrotxarangaz gozatu ahal izango dute Arriagatik hasita, 19:30ean. Egunarekin bukatzeko musika egongo da 7Katu gaztetxean.