DANAk Valentzian eta beste eskualde batzuetan utzitako hondamendia eta gero, musikaren sektoreak bat egin du elkartasuna adierazteko. Hori dela eta, azaroaren 11tik aurrera, SOM VALÉNCIAk hainbat elkartasun kontzertu egingo ditu hainbat hiritan: Bartzelona, Sevilla, Burgos, Madril, Lleida, Donostia, Girona, Murtzia, Vic, Granada, Manresa, Zaragoza, Bilbo, Sabadell, Baix Montseny, Vilassar…
Bilbok hiru aretoetan eskainiko ditu kontzertuak. Azaroaren 12an, Bilborocken Ezezez, Penadas por la ley, Txopet eta Zea Mays egongo dira 19:00etan, eta Crystal aretoan Arketypo, Belako, Nize, Sotomonte 20:00etan. Azaroaren 14an Stage Liven Chuleria Joder, Doctor Deseo, Maren, Rat-zinger eta Vulvanizadas egongo dira 20:00etatik aurrera. Tiketak hemen eskuragarri: https://somvalencia.univer.se/line-up/euskalherria
Ekimen hau musikaren sektoreko hainbat eragileren artean sortu da, eta musikaren industriak hartu du bere gain. Ekimen honek, Horta Sud Fundazioaren bitartez, 50 urte baino gehiago dituen irabazi-asmorik gabeko erakundea, DANAren biktimak laguntzeko dirua bilatzea du helburu.
Estilo guztietako artistek, aretoekin eta sektoreko profesionalekin batera, musika eskainiko dute herrialde osoaren elkartasuna bideratzeko. Sarrerek 15-20 euroko prezioa dute, eta azaroaren 7tik daude salgai. Ez du komisiorik kobratzen, eta transakzio-kostuak bere gain hartuko ditu, bildutakoaren % 100 helmugara iritsiko dela ziurtatzeko. Halaber, zero lerro bat egongo da sarreraren prezioaz haragoko ekarpena egin nahi dutenentzat.