Ekintza honetan, eskailera mekanikoaren kontrako norabidean gora igotzen saiatu dira, euskaraz bizitzeko ahalegina egin behar dutenen eguneroko borroka erakusteko. Ekintza sinboliko honekin Bilbon euskaraz aritzeak dituen erronkak islatu nahi izan dituzte; izan ere, euskararen alde egin nahi dutenek "korrontearen kontra" egin behar izaten dute sarritan.
Hortaz gain, euskararentzako arnasguneak eraikitzeko eta zaintzeko ahalegina ere gogorarazi nahi izan dute, urteetan egindako lanari eta lortutako aurrerapenei balioa emanez. Bilbon euskaraz aritzeko hainbat espazio sortu dira: kulturgintzan, aisialdian, hezkuntzan, eta komunikabideetan, baita ostalaritzan eta merkataritzan euskaraz jarduteko guneak ere. Euskararen aldeko ekintza horiek euskaltegien sareak eta euskaltzaleen elkarteek Bilbon eragindako ekarpenari esker aurrera egin dutela nabarmendu dute.