Biotik Design: bizitzarako lurraldeak izenburupean, diseinuak bizitza jasangarriago, bidezkoago eta inklusiboago baterako tresna gisa duen garrantzia azpimarratuko du. Hainbat jarduera antolatuko dira, tartean, diseinuarekin lotutako nazioarteko hizlarien hitzaldiak, ikasleen eta enpresen arteko "Diseñatón" lehiaketa eta Maider López artistak zuzendutako "Balkoiak" izeneko hiri-ekintza parte-hartzailea.
Gaur, hilak 14, BBDW24 ekitaldiaren irekiera ospatuko dute Bilboko Zabalgune Eraikineak arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Kaixo! izenpean nazioarteko hiru hizlarik, Gabriela Rendónek, Pau Aleikumek eta Martí Guixék, diseinua bizitza sustatzeko zeharkako tresna gisa planteatzearen ideiari buruz hausnartuko dute.
Azkuna Zentroa-Bilboko Alondegia, BBK Kuna edo Perrera bezalako espazioak izango dira ekimen honen testigu, eta bost ardatz nagusi izango dira, diseinua eta herritarren beharrak lotuko dituztenak. Diseinuko profesionalek, ikasleek, prestakuntza-zentroek, administrazio publikoek, erakundeek, elkarteek eta, oro har, herritarrek, proposatutako jarduera guztietan parte hartu eta izena eman ahal izango dute, edukiera bete arte: https://bilbaobizkaiadesignweek.eus/es/actividades
Kontxi Claver, Bilboko Garapen Ekonomikoaren Zinegotziak, nabarmendu du ekitaldiak Bilbo diseinuaren erdigune bilakatuko duela: "diseinuaren bidez, gizartearen beharrei erantzuteko aukera eskainiko dugu." Bestalde, Ainara Basurko, Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatuak, sormen-industrien ekonomia-garrantzia azpimarratu du, eta horiek beste sektore ekonomikoen eraldaketa bultzatzerako orduan duten papera nabarmendu du.
Hamargarren urteurrena ospatzeko, ekitaldi bereziak antolatu dira. Esaterako, azaroaren 17an egingo den Balkoiak ekintzak hiriko espazio berdeak biziberritzeko ekintza kolektiboa proposatzen du. Horrez gain, azaroaren 18an 5x5 Bilbao programa abian jarriko da, eta bost euskal enpresari lagunduko diete diseinu-proiektuak garatzen.
Ekitaldiari amaiera emateko, azaroaren 22an, “PARTEKATU!” topaketa egingo da, bertan astean zehar egindako lorpenak eta diseinuaren arloko proiektuen aurkezpena ospatuko direlarik.