ZINEBIk bere palmaresaren berri eman du gaur goizean, eta arratsaldeko amaiera ekitaldian emango ditu sariak. 19:30ean izango da Arriaga Antzokian. Andrea Gatopoulosek zuzendutako The Eggregores 'Theory (2024, Italia) animaziozko film laburrak lortu du ZINEBIren 66. edizioko Sari Nagusia, 7.000 eurokoa. Aipatzekoa da Aitzol Saratxagak zuzendutako Ehiza euskal fikzioa Euskal Zinemaren Sari Nagusia (6.000 euro) irabazi duela, eta Espainiako Zinemaren Sari Nagusia (6.000 euro) Horizontal (Euskadi,2024) fikzioak irabazi du, Alex Reynoldsek zuzendua.