EH Etxebizitza sindikatuek Bilboko Higiezinen Azokan protesta egin dute asteburuan

uriola.eus 2024ko aza. 18a, 13:14

Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako. Enpresa horiek etxebizitzarekin negozioa egin dute, 2 milioi eurotik gorako luxuzko etxebizitzak zein etxebizitza “eskuragarriak” salduz.

Etxebizitzaren negozaiziaoren aurka, Euskal Herriko Etxebizitza sindikatuek protesta egin dute asteburuan Bilboko Higiezinen Azokan. Han bildutako agenteek etxebizitzarekin egiten duten negozioa salatu dute, eta etxebizitzaren arazoa ezin dela negozioa indartuz konpondu aldarrikatu dute. 

Higiezin-aretoaren sustatzaileen artean Kutxabank eta Pisos.com enpresak daude, eta bertan izan dira EAEko hainbat enpresa sustatzaile eta higiezinen agentzia ere.

Horiez gain, El Correo bezalako hedabideak eta instituzio publikoak ere bildu dira azokan. Ekimen horrek argi uzten du politikari profesionalek, hedabideek eta espekulatzaileek etxebizitzarekin negozioa egiteko kolaboratzen dutela.

Exebizitza eskubidearen alde eta negozioaren aurka abenduaren 14an Bilbon mobilizatzera deitu dute. Manifestazioa 13:00etan hasiko da Bilboko Plaza Eliptikotik.