Indarkeria matxista ez ikastetxetan ez inon!

Egunez egun, biolentziaren ugaritzeaz gain (indarkeria matxista kasuen berri dugu ia egunero), honen normalizazioa bizi dugu.

Datuak: 2024ean abuztura bitarte, gutxienez 5385 eraso

Albisteak: Indarkeria matxistagatik polizia bat atxilotuta Bilbon, prostituzio sareak Donostia, gasteizen, Barakaldon eta Tuteran, bortxaketa Erandion, erailketa Irunean, sexu erasoak Tolosan, erailketa Bilbon, grabaketak EHUko campusetan...

Honen aurrean, larritasunez erantzun ordez, desatxikipena gailentzen da. Indarkeria matxistaren normalizazioa, honen ukapenaren eskutik etorri da. Izan ere, ideia matxista eta atzerakoien zabalpenak erasoak justifikatu eta erasotzaileak babesteko baldintza paregabeak jartzen ditu.

Datuak: 5 gaztetik 1ek indarkeria matxistaren existentzia ukatzen du + CISek egindako galdeketan, genero indarkeria ez dago lehen 20en artean ere

Erasorik eman denik ukatuaz, honen gaineko ardura oro desagerrarazten da. Honezkero, indarkeria matxistaren aurreko erantzuna oztopatzen da, erasotuak babesgabe utzi eta indarkeria betikotuaz.

Kezkagarria da diskurtso honek duen zabalpen masiboa plataforma digitalen eskutik batik bat, gazte belaunaldietan nabarmenki eraginez. Zentzu honetan, masa komunikabideak, gorroto diskurtsoak errotzeko (arrazista, matxista), mekanismo paregabeak dira. Izan ere, indarkeria zuritu bitartean fokoa desbideratzen dute, erasotuen hitza zalantzan jarri, erasotzaileen ardura desagerrarazi eta arazoaren erroa adibidez, migranteengan kokatuaz.

Adibideak, albisteak, magrebi azpimarratzen, kazetariak/epaileak/abokatuak/saretan erasotuaren hitza zalantzan jartzen, deklarazioak ayuso/abascal….

Gizartea gurutzatzen duen fenomeno gisa, heziguneak ere indarkeria matxistaren gordeleku dira. Gainera, argi eta garbi geratu da ikastetxeak erasoen aurrean ikasle langileon ongizatea bermatzeko duen gaitasun (eta borondate) eza. Adibideak, eraso bat ematen denean ikastetxean, diskrezioa exijitzen dute eta eraso honi erantzun kolektibo bat ematen saiatzen diren ikasleen kontra joatea, espediente irekiera mehatxuaz o incluso ikasle antolatu hauek salatuz, irakasle babosoak,...

Larrialdi sozialaren testuinguruan baina, ikastetxeek pin morea jarri eta berdintasunaren aldarria besarkatzen dute, iruzurra bada ere.

Kontrara, ikasle zein irakasle erasotzaileak babesten dituzte, erasotuen babeserako neurriak ezartzea ukatzen dute, erasoen aurreko antolakuntza espresio oro oztopatzen dute...

Honen aurrean, ikasle langileoi dagokigu antolatzea eta irmoki adieraztea: indarkeria matxistak ez du tokirik ikastetxeetan, ezta beste inon ere !

Horregatik mobilizazioa deitu dugu 12:00etan Unamuno Plazan azaraoren 25ean.