Abenduaren 12an, Olatz Salvadorren eta EIREren kontzertuak egongo dira Bilboko Kafe Antzokian 21:00etan hasita. Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.
Abeslari donostiarrak
Zainak eman azken lana aurkeztuko du. Bakarlari gisa aurkeztutako bi diskoetan
Zintzilik (2018) eta
Aho uhal (2021) Olatzek aurkeztutako doinu goxoak, elektronikarekin uztartu ditu Olatzek bira honetan aurkezten ari den Zainak eraman izeneko lanean.
Udara osoan zehar entzun den Basan abestia izan daiteke disko honetako abesti ezagunena, baina disko honetan askoz gehiago aurkitu daiteke. Izan ere, Olatzek Alba Morena abeslari kataluniarrarekin eta Izaro abeslari Mallabiarrarekin elkarlanean sortutako bi abesti aurkezten ditu, besteak beste.