Silviaren kasua gertakari txiki modura hasi zen; Silviak zalantzan jarri zuen polizia etxegabe baten aurkako jokabidea. Baina gerora, sei urtez luzatu den bideoz dokumentatutako polizia-erasoa eta emakumearen birbiktimizatu duen auzi-borroka bihurtu da.
Supermerkatuan atxilotzeko lege-justifikaziorik ez zegoela jaso zuen epaiak. Baina larriena ziegetan gertatu zen, segurtasun-kamerek grabatu baitzuten nola ertzain batek Silvia "ukalbika eta belarrondokoz" jo zuen. Eraso argi eta dokumentatu hura erakundeen erantzun izugarri bortitzaren hasiera izan zen.
Sistemak, baina, ez zuen biktima babestu eta Silviaren aurkako akusazioa erabat neurrigabea izan zen: zazpi urteko espetxe-zigorra eskatu zioten Siviari, poliziaren erasoaren biktima izan zenari, hain zuzen ere. Ikerketak patroi kezkagarriak utzi zituen agerian, besteak beste, hasieran ezkutatu zen bideoaren existentzia zegoela, ez zen Silviaren lesioen argazkirik egin, ez zen tortura kasuetarako dagoen Istanbulgo protokolorik jarraitu eta instrukziogileak ez zuen atxilotuak jasandako erasorik ikertu.
Azkenean, Probintzia-entzutegiaren epaiak xedatu zuen ertzaina tratu txarren delitua egin zuela. Silviari ere isuna ezarri zion agintaritzako agenteei desobidetzeagatik.
Orain, sei urte geroago, Silvia Auzitegi Gorenean desobedientzia-delitu bidegabea egotzi ziotela errekurri du Bizkaiko SOS Arrazakeriak, baina ofizioko prokuradoreak ez du errekurtsoa aurkeztu. Sei urte geroago ez da erakundearen barkamen-eskaririk, ez dira poliziaren eta epaitegien irregulartasunik ikertu, erakundeek ez dute inolako konpromisorik erakutsi hainbeste gehiegikeriaren aurrean, eta sistemak biktima isilarazteko modua aurkitu duela salatzen du Bizkaiko SOS Arrazakeriak
Silviaren kasua ez da Jaurlaritzak juridikoki babestu zuen polizia-eraso arrazista eta matxista baten kasua soilik, agerian uzten du sistemak pertsonarik zaurgarriak birbiktimizatzen dituela, eta "justizia" irteerarik gabeko labiritino bihur daitekeela defendatzeko baliabiderik ez dutenentzat.
Prokuradorearen "ahaztea" azken kapituluak ondo azaleratzen du segurtasun-indarren babes politikoa, erakundeen arrazakeria, emakume migratuen aurkako indarkeria eta justiziarako sarbidean dagoen desoreka justizia-sistemaren eguneroko errealitateak direla.
Amorruz eta haserre adierazi dute ez dituztela isilduko eta oihukatzen jarraituko dutela: "Silvia, ez zaude bakarrik!". Indarkeria matxisten aurkako nazioarteko egunean, Silviak jasan duen indarkeria instituzional, polizial, matxista eta arrazista salatu dute.