“Lotsa aldez aldatzeko garaia da!”

uriola.eus 2024ko aza. 25a, 22:48

Gaurko egunean, azaroak 25, indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna, Bilboko mugimendu feminista autonomoak manifestazioa antolatu du Jesusen Bihotzetik Udaletxeraino. Bilboko Mugimendu Feministak kaleak hartu ditu egunez egun erasotzen dituen bortxaketaren kultura salatzeko eta, era berean, borroka feministaren garrantzia aldarrikatzeko.

Bilboko Mugimendu Feministak salatu nahi du emakumeek eta neskek jasaten duten indarkeria matxista giza eskubideen urraketarik hedatuenetarikoa eta suntsitzaileenetarikoa dela munduan. Aurten sexu-indarkeria izan dute ardatz, izan ere, murriztu beharrean, handitzen ari da. Egunez egun erasotzen dituen bortxaketaren kulturan bizi direla adierazi dute, eta gizonek, komunikabideek eta erakundeek berek sostengatu egiten dutela kultura hori. Horiek guztiak patriarkatuaren konplize dira beren praktika eta jarrerekin: emakumeak berriz biktimizatzen dituzte, bere bertsioak zalantzan jarri eta ez dituzte bere intimitatea eta garaiak errespetatzen.

Feminismoaren aurkako oldarraldia ere salatu dute. Gaur egun, emakumeen ahotsa entzuna da eta gure borrokan aurrera egiten ari dira, baina gizonek beren pribilegioak eta boterea zalantzan jarri beharrean, haien burua biktimatzat hartzen dute eta, berriro ere, eraso egiten dute.

Konponbidea aliantza feministetatik eraikitzen jarraituko dute argi utzi nahi izan dute gaurko egunean, borroka kolektiboak eta guztien batasunak bakarrik egingo dituelako indartsuago eta askeago.

“BORTXAKETA KULTURAREN KONPLIZEAK ZARETE! LOTSA ALDEZ ALDATUKO DA!
GORA BORROKA FEMINISTA!”