2024/11/30 09:30 - 14:30

Ibilaldia

Bolintxutik ibilbide ekologikoa: Bioaniztasuna, mehatxuak eta kudeaketa

Bolintxutik ibilbide ekologikoa: Bioaniztasuna, mehatxuak eta kudeaketa
Zabalburu, Bilbo

Bolintxu harana zeharkatuko dute azaraoren 30ean, Pagasarriren magalean, Bilboko balio natural handieneko tokietako batean, nahiz eta orain Supersur autobide berriaren inpaktuak jasan.

Ibilbidean naturarekin, erabilera eta aprobetxamendu historikoekin eta gaur egungoekin lotutako hainbat alderdi aipatuko dituzte – zabortegiak, harrobiak edo Supersur- autobidea –; aldi berean, paraje ederrez gozatuko dituzte, horien artean baso autoktonoak eta Bolintxu haraneko ur-jauzia nabarmentzen direlarik. Abusu auzoan, "Nerbioi ibaia birnaturalizatzeko plana, Bilbon, Los Caños pasealekutik igarotzean", eta Ekologistak Martxanek hainbat erakunderi egindako proposamena aipatuko ditugu, ibai-ibilgua birnaturalizatzeko ekintzak eta orientabideak egiteko, dauden elementu naturalak hobetuta.

Ez galdu aukera hau Bolintxuren egungo egoeraz jabetzeko, Pagasarriko ingurumena hobetzeko egin dena eta Abusu inguruan egiteko falta dena ezagutzeko!

  • Hasiera: 09:30ean. Zabalburu Plazan

  • Itzulera: 14:30ean. La Peña / Abusu

  • Eramateko gomendagarria: mendiko botak, makilak, janaria eta edaria

  • Izen-ematea: azaroaren 29ra arte, ostirala, 12:00ak arte, bidali email bat "Azaroak 30 Ibilbiderako Izenematea" jarrita bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera.

  • Antolatzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia

  • Laguntzailea: Bilboko Udala