Aurtengo edizioak 17 herrialdetako ekoizpenak hartuko ditu, konkretuki, Espainia, Frantzia, Estatu Batuak, Italia eta Norvegia. Gainera, hainbat koprodukzio izango dira. 11 euskal pelikula aurkeztuko dira, bertako ekoizpenen hazkunde nabarmena erakutsiz, bai kantitateari dagokionez, baita kalitatean ere.
Euskaldunako hainbat aretotan egingo dira bi asteburuetako saio eta ekintza guztiak, abenduaren 6tik 8ra, eta 13tik 15era. Horretaz gain, bi erakusketa (Gailurretan izan gaitun eta Tximist 1974), lau libururen aurkezpenak eta 16 zine saio disfrutatu ahal izango dira bertan. BBK Aretoak, aldiz, aste barruko 8 saio hartuko ditu, astelehenetik ostegunera, egunero bina saio.
Jaialdia modu berezian hasiko da Euskalduna Jauregiko Auditorio Nagusian, abenduaren 6an, ostirala, 19:30tan, non 800 pertsona inguru elkartzea espero den. Ekitaldia emozioz betetako uneak eskaintzeko prestatuta dago, jaialdiari hasiera hunkigarria emateko. Horretarako, hiru atal izango ditu:
Hasteko, Iñigo Aristegui egindako Wop Mendi Film saria banatuko da, Euskadiko eta Nafarroako mendi federazioei emango zaie, beren mendeurrenaren omenez. Nuptse L´inaccessible absolu filmaren proiekzioarekin jarraituko du ekitaldiak, Hélias Millerioux protagonistak aurkeztua. Amaitzeko, omenaldia egingo zaie uda honetan K2 mendian hildako bi alpinista japoniarrei, Kazuya Hiraide eta Kenro Nakajimaren. Bertan egongo dira Kazuyaren emaztea eta seme-alabak.
Bilbo zinema, abentura eta naturaren topagune bihurtuko da abenduaren 6tik 15era. Jaialdiak, inspirazioa eta emozioa uztartuz, mendizaletasunaren espiritua ospatu eta ikus-entzunezkoen munduko punta-puntako lanekin gozatzeko aukera emango du.
Saioetako sarrerak, azaroaren 14tik eskuragarri daude www.mendifilmfestival.com eta Euskalduna Bilbao eta BBK Aretoko salmenta puntu eta plataformen bidez. Aldez aurretik erosita, saio egunetan bertan baino merkeago, eta gainera, deskontu bereziekin, egoitza bakoitzari begira: %20ko deskontua 5 eta 7 saioko sarrerak erosiz gero edo %30eko deskontua 8 saioko edo gehiagoko sarrerak erostean.
Edizio oparoa eta berrikuntzekin
Jaialdian 49 pelikula proiektatuko dira, baina horietatik 40 pelikula izango dira sarien lehian, Sail Ofizialeko parte-hartzaile gisa. Gainerako 9 filmak, Zabalandi atalean, lehiaz kanpo eskainiko dira, esperientzia bereziak eta ezohiko istorioak partekatzeko. Hau, gainera, edizio historikoa izango da, izan ere, aurten 226 pelikula aurkeztu dira hautagai izateko, iazko kopurua nabarmen gaindituz. Lehian dauden 40 pelikulek 12 saritan parte hartuko dute, guztira 24.800 euro banatuko direlarik kategoria ezberdinetan.
Sail Ofizialeko irabazleak hautatzeko, epaimahaia bost adituk osatuko dute: Michael Dillon, zinegile australiarra; Joni Cooper, Banff eta Doxa-Vancouver zine jaialdietako zuzendari ohia epaimahai burua izango dena; Oscar Gogorza, kazetari eta mendi gidari euskalduna; Toon Hezemans, Dutch Mountain Film Festivaleko zuzendari herbeheretarra; eta Haizea Huegun, musika konposatzaile euskalduna.
Aipatutakoaz gain, aurtengo jaialdia beste berrikuntza batekin dator. Gau Magikoa, haur eta familien gozamenerako pentsatutako ekitaldi berezia. Umeek eta haien familiek ipuinak, antzerkia, musika eta proiekzioak uztartzen dituen esperientzia ahaztezina biziko dute, giro "magiko" batean murgilduta. Umorea eta irudimena bidelagun izanik.