Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Eider Inunciaga Euskarako zinegotziarekin eta udal-korporazioko beste ordezkari batzuekin batera, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, atzo egindako ekitaldian Bilboko dantza taldeak omendu zituen. Haien konpromisoa azpimarratu zuen marka bilbotarra duen dantzaren bidez euskara normalizatzen eta bultzatzen lagundu dutelako, eta kultura euskalduna benetan transmititzen dutelako.
Hizkuntza bizirik jarraitzeko dantza taldeen ekarpena funtsezkoa izan dela nabarmendu zuen alkateak: “bereziki baloratzen dugu egin duten zabalkunde-lana, batez ere aldi historikoetan eta oso zailetan egindakoa”.
Juan Mari Aburtok gogoratu du zentsura eta debekuak nagusi zirenean, Bilboko dantza taldeek zalantzarik gabe eman zutela euskal kultura ezkutuan eta agerian biziberritzeko aukera. “Etsaiari aurre egiteko bat egin zuten, bere hizkuntza eta adierazpen tradizional eta sortzaile gehienak erabiltzea mugatuta zituen herriaren kohesio soziala eta arima bultzatuz”, gehitu zuen.