Epaimahaiak filmen “argazkilaritza bikaina, kontaketa poetikoa eta soinu banda sublimea” nabarmendu ditu, eta azpimarratu dute: "Erritmoa pausatu eta entzuteko prest jartzen garenean, jabetzen gara emana zaigun horretaz: Natura deika daukagu".
Margreth Olin, balio sozialetan oinarritutako dokumentalgintzan ibilbide luzea duen zuzendaria, lehenengo aldiz aurkeztu da Mendi Filmen. ‘Songs of Earth’ 2023an estreinatutako lana da, eta bertan, Olinen gurasoak eta haien ingurua bihurtu dira protagonista. Filma Norvegiako Vestland-eko Oldedaleneko paisaia liluragarrietan kokatzen da, eta bertan ikus daitezke Olinen haurtzaroko oroitzapenak eta haien inguruko harremana.
Gainera, Songs of Earth Oscar sarietarako Nazioarteko Film Onenaren Norvegiako hautagai izan da eta hainbat zinemalditan parte hartu du. Film hau Filmin plataforman ikusgai dago, aurreko edizioetako hainbat filmekin batera.
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiko Epaimahaia honako kideek osatu dute: Michael Dillon (Australia), Joni Cooper (Kanada), Tom Hezemans (Herbehereak), Oscar Gogorza (Euskadi) eta Haizea Huegun (Euskadi). Epaimahaiak adierazi du filmaren kalitatea eta Naturarekiko maitasunaren eta errespetuaren aldeko mezu indartsua.
Zuzendaritza onenaren saria, berriz, Flying Hands filmaren tandemari, Marta Gómez eta Paula Iglesias-i, eman zaie. Filma Al Borde Films eta Labografias ekoiztetxeen lana da, eta Baltistan Fundazioak babestu du. Pelikula Baltistango gorren komunitateari laguntzen dion Aniqa Bano protagonista, bereziki gazteak eta haurrak, gizarteratze lanetan aritu delako. Pelikula hau Goya sarietarako hautagai izateko bidean da eta sari honek bultzada handia eman dio taldeari.