Nora Abete Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotziak azaldu duenez, ekimenaren helburua argia da: “Mugikortasuna askatasunaren eta oinarrizko eskubidearen sinonimoa da; ekintza honekin, Bilboko Udalak ziurtatzen du DANAk eragindako pertsonek eskubide hori berreskuratu ahal izango dutela eta euren bizitzak berreraikitzen jarraitzea erraztuko zaiela”.
Horrez gain, Abetek adierazi du bizikletak ez direla soilik garraiobide bat izango: “Familia askorentzat, bizikleta horiek aukera bat izango dira hondamendiaren ondorengo egunerokotasuna berreraikitzeko. Halako ekintzek enpatia eta elkartasuna sustatzen dituzte gizartean”.
Kanpainan hainbat udalerri eta elkartek parte hartu dute: Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Zornotza, Barakaldo eta Arrigorriaga, baita Euskadi Fundazioa, Bizieskola, ConBici eta Ekologistak Martxan elkarteek ere. Udalerri bakoitzean bilketa-guneak ezarri dira herritarrek egoera onean dauden bizikletak eman ditzaten. guneak ezarri dira.
Bilbon, Ekoetxean (Zazpi Kaleetako Pilota kalea 5) dago bilketa-gunea. Herritarrek bertan utzi ahal izango dituzte bizikletak astelehenetik ostegunera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan 10:00etatik 14:00etara.