Loraldiak Hamaika Loraldia Festa ospatu zuen abenduaren 17an Bilboko Kafe Antzokian. Bertan Lorazainak, Loraldiaren babesle eta kolaboratzaileak, bildu ziren eta 2024an zehar bideratutako ekimen eta egindako ekintzen berri izateaz gain, Loraldiaren komunitateari 2025eko Loraldia Festibalaren zertzelada nagusiak ezagutu zituzten.
Asteazken iluntzean Loraldiko kideek euskal kulturaren aldeko apustu irmoa erakutsi zuten ekitaldian, 2024ko jarduera nagusien eta 2025eko Loraldia Festibalaren festibalaren 11. edizioaren berri eman emanez, ikus-entzunezko materialak eta azalpenak tartekatuz. 2025eko edizioak dituen hainbat ekintza aurkeztu zituen ekitaldian eta jada zenbait ekintzetarako sarrerak daude salgai euren webgunean.
Hitzaldi eta aurkezpenen ostean, Ines Osinagak kontzertu berezia eskaini zuen, laukote formatuan, eta giro polita sortu zuten. Taldeak musika eta dantzaren bidez euskal kulturaren tradizioa eta garaikidetasuna uztartu zituen, ikusleak mundu artistiko paregabean murgilduz.