Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala ordezkatzen duten sindikatuek berriro mobilizatu dira, Euskal Herriak urtetan bizi izan duen gatazkaren ondorioen konponbideak duen garrantzia mahai gainean jartzeko. Sarek deitu duen Bilboko urtarrilaren 11ko mobilizazioan izango direla adierazi dute. Arratsaldeko 17:00etan La Casillatik abiatuta, Bilboko kaleak herritarrez beteko dituzte eta “BEHIN BETIKO bakearen, konponbidearen eta elkarbizitzaren garaia” dela aldarrikatuko dute.
Euskal presoen etxeratze prozesuan urrats garrantzitsuak eman badira ere, korapilo handiak askatzeko falta direla azpimarratu dute. “Europar Batasuneko zigorren batuketaren lege erreforma albiste pozgarria bada ere, bide luzea falta da oraindik egiteko”, nabarmendu dute sindikatuek. Biolentzia ezberdinen biktimek egia jakitea eta aitortza behar dute: “espetxean dauden eta erbestean dauden euskal herritarren etxeratzea beharrezkoa da iraganera iltzatzen gaituzten korronteei amaiera eman eta behin betiko elkarbizitzari begira jartzeko”, gehitu dute.
Era berean, Abenduaren 21, Santo Tomas egunean Herrialdeko mobilizazioa egingo da Bilbon. Manifestazioa 12:00etan aterako da Eliptika Plazatik eta aurretik 11:45 inguru Bego Atxak adierazpenak egingo ditu Kanutazo formatuan.