2025/02/28 - 2025/03/01 19:30

Dantza

BALLETT AM RHEIN dantza ikuskizuna Arriaga Antzokian

BALLETT AM RHEIN dantza ikuskizuna Arriaga Antzokian
Arriaga Antzokia, Bilbo

BALLETT AM RHEIN dantza ikuskizuna egongo da otsailaren 28tik martxoaren 1era Arriaga Antzokian. Alemaniatik, programa hirukoitza, munduko dantza-konpainiarik garrantzitsuenetako baten eskutik.

Alemaniatik munduko ballet-konpainiarik handienetako bat heldu da: Ballett am Rhein Düsseldorf Duisburg. Raphaël Coumes-Marquet balletaren zuzendariak eta Bridget Breiner koreografo-buruak 2024ko udatik elkarrekin zuzendutako taldea Bilbon izango da Drei Meister – Drei Werke (Hiru maisu – Hiru lan) izeneko programa hirukoitzarekin. Izenak adierazten duenez, nazioarteko izen handiko hiru koreograforen beste horrenbeste pieza eskainiko dituzte.

28/02/2025 19:30
01/03/2025 19:00