DE LA PIQUER A LA NAVARRO kontzertua egongo da maiatzaren 13an 19:30ean Arriaga Antzokian. Omenaldia artista handi bati, Broadwayn jardun zuen lehen espainiarrari, eta kopla-generoari.
Mende bat geroago, koplak indarrean jarraitzen du hura gogoratzen duten artista eta poeta askoren ahoetan, gure adinekoen oroimenean eta, haiei esker, baita gazteen artean ere. Tradizio musikalen defendatzaile leiala da Diana Navarro, eta, kontzertu honetan, soinu-bidaia bat egitera gonbidatzen gaitu, zuzeneko pianoaren xalotasunetik abiatuta fusiorik harrigarrienera iristeko, kopla denboragabea dela berriro ere agerian jarriz.