2025/05/21 19:30 - 21:00
KontzertuaLIED KOADERNOA
JOSERRA SENPERENA ETA MAITE ARRUABARRENA kontzertua egongo da maiatzaren 21ean 19:30ean Arriaga Antzokian. Poesiatik sorturiko abestiak, generoa gainditzen dutenak, publiko zabal eta askotarikoa liluratzeraino.
Poesiatik abiatuz abestiak idazteko Joserra Senperena konpositoreak duen premia berezitik sortu da Lied Koadernoa; baina, haratago doa; izan ere, Maite Arruabarrenaren interpretazioak eta konpositoreak berak pianoa jotzeak gaurkotu egiten du generoa, eta balio handiagoa ematen dio.