Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren 42. edizioaren originalak jasotzeko epea zabalik dago eta . martxoaren 30a izango da lanak aurkezteko eguna. Bi hizkuntza-modalitate ezarri dira, euskara eta gaztelania, biak ere 3.500 euroko sariarekin eta 1.750 euroko bi akzesitekin. Gainera, ipuin saridunak argitaratu ahal izango dira.
Lehiaketa edozein nazionalitatetako 18 urtetik gorako idazleentzat zabalik dago eta egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du hizkuntza-modalitate bakoitzean. Ipuinak originalak izan behar dute eta aurretik sarituak izan ez direnak. Gaia librea da, eta gehienez ere hamabost orrialde izango ditu (Times New Roman edo baliokidea, 12. gorputza), eta 1,5eko espazioarekin. Lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira helbide honetan.
Ekimen kultural honek bi helburu ditu: batetik, literatur sorkuntza sustatzea eta, bestetik, euskarazko egile garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutarazten laguntzea. Aurrekoetan bezala, modalitate bakoitzak literatura-arloko pertsona ospetsuek osatutako bere epaimahaia izango du.