Palestinako herriak bonbardaketa gehiago jasan eta minutu gutxira, Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak berria Israelgo Gobernuak eta ordezkaritza palestinarrak adostutako Gazako su-etenaren berria jaso zuen urtarrilaren 19an, igandean. Itxaropenez jaso du berria eta positiboki adierazi du badela garaia da sakoneko arazo politikoari heltzeko, krisi humanitarioari aurre egiteko, nazioarteko komunitatea erantzule egiteko eta elkartasuna aktiboki mantentzeko.
Horrelako akordioen hauskortasun historikoa dela eta, Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak su-etenaren hasiera txalotu du.
Hala ere, genozidioaren balantzea atsekabegarria dela azpimarratu du, izan ere, gutxienez 46.500 palestinar hil dira, genozidioaren fase honen biktimak eta izen-abizenak dituztenak. Zerrenda ia erabat suntsitu da, Gazara 80.000 tona lehergai jaurti ondoren, nazioarteko komunitatearen konplizitatearekin. Hamarkadak beharko dira eremua berreraikitzeko.
Beraz, Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak argi aldarrikatu du, errealitate horren aurrean, elkarrizketarako eta negoziaziorako garaia dela sakoneko arazo politikoari heltzeko: “palestinar herria askatasunean bizitzeko eskubidea dute”.
Epe laburrean, krisi humanitarioari aurre egiteko garaia da, Palestinarekiko elkartasuna aktiboki mantentzeko irekitzen ari den balizko berreraikitze prozesu honetan, eta nazioarteko komunitatea erantzule egiteko, benetan inplika dadin, irtenbide iraunkorrak bilatzen eta, batez ere, lehendik dauden ebazpenak eta etorkizunean hartuko direnak betetzen.