Urtarrilaren 22ko 22:00ak aldera, gidari batek adingabe bat harrapatu zuen Bilboko Miribilla auzoan, Askatasuna etorbidearen eta Claudio Gallastegi kalearen arteko elkargunean. Gidariak istripua gertatu zen lekutik alde egin zuen. Adingabea zauritu egin zen eta Basurtuko Ospitalera eraman zuten.
Trafiko-istripua argitzeko, Bilboko Udaltzaingoak adierazi du lekukoak behar dituela