Atzo, hilak 23, arratsaldeko 20:00etan motozale batek hanka galdu zuen zirkulazio-istripu larri baten ondorioz. Zumalakarregi kaleko 56. zenbakiaren parean gertatu da, Santutxu eta Txurdinaga lotzen dituen zubitik gertu.
Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu ziren eta anbulantzia bat eskatu zuten. Mediku taldeek tornikete bat jarri zioten zaurituari odoljarioari eusteko, eta artatu bitartean Ertzaintzako agente batek gidariaren hanka anputatua jaso eta inguruko establezimendu batera eraman zuen, izotzetan gordetzeko.
Zauritua Basurtuko Ospitalera eraman zuten.