Erasotutako kideek salaketa jarri zuten, baina udaltzainek kontrasalaketa batekin erantzun zuten. Horren aurrean, poliziaren errepresioa salatzeko eta kideei elkartasuna adierazteko, Kranba Konpartsako hainbat kide elkartu dira gaur, hilak 29, Buenos Aires kaleko epaitegien aurrean. Bertan, gertakarien irakurketa aldarrikatzaile zien ironikoa egin dute.
Kranba Konpartsak salatu du Juan Mari Aburtok udaltzainei babesa eman ziela zerbitzuz kanpo zeudela argudiatuz. Udalaren eta poliziaren jarrera Herri Mugimendu eta Jai Herrikoietan trabak, pankartak kentzea, poliziaren presentzia etengabea eta kale saltzaileen kontrako erasoak egitea dela adierazi du konpartsak: “botere abusuaz baliatu dira berriro, jai herrikoiak zapuzteko”.