Loraldiak gazteei zuzendutako sormen-egonaldirako deialdia aurkeztu du

uriola.eus 2025ko urt. 30a, 12:30

Egonaldiak euskarazko kultur-proiektuak sortzeko eta garatzeko espazio bat eskainiko du, tutoretza profesionalarekin. Horretarako, izen ematea aurkezteko gaurtik hasita, hilak 30, otsailaren 20ra arte izango da.

Gazte sortzaileek aukera paregabea izango dute beren ideiak garatzeko eta euskarazko kultur sorkuntzan urrats garrantzitsu bat emateko ekainaren 23tik 27ra iraungo duen sormen-egonaldian, Lekeition. Egun bat eta bost egun arteko egonaldia izan daiteke, eskaeren eta beharren arabera.

Loraldiak antolatutako gazteentzako sormen-egonaldia 30 urtetik beherakoei zuzendutako ekimena da eta beren proiektuak martxan jartzeko baliabideak eta aholkularitza eskainiko dizkie, diziplina anitzetan: dramaturgia, dantza, musika, ikus-entzunezkoak, bertsolaritza eta beste hainbat arlo. Gazteen sormena sustatzea da programaren helburua.

Sortzaile gazteek lanerako espazio egokia eta mantenu-ostatu erdi-pentsioa izango dute Loraldiak aste horretan antolatutako Lekeitioko Sormen Astearen ekintzetarako doako sarrera izango dute.

Parte hartzaileak banaka edo taldeka aurkeztu daitezke eta euskaraz garatzeko kultur-proiektu bat izan behar du. Proiektuaren tutorea izateko nahi den pertsona edo profesionala proposatu dezake.

 

Egutegia

Proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 30etik, gaurtik, otsailaren 20ra arte izango da. Ebaluazioa hurrengo egunetan egin ondoren, martxoaren 5ean erabakiaren publikazioa egingo dute.