Gaur goizean, hilak 4, aurkeztu dute 2024ko ezbeharren txostena LAB, ESK, STEILAS, SHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek. 2024an 2023an baino lan-istripu gehiago egon dela nabarmendu dute, azken 10 urteetan gutxienez 612 langile hil direla istripuz Euskal Herrian.
Aurkeztutako txostenak bi atal nagusi ditu. Lehenik eta behin, sindikatuek lortutako datuei dagokiena, batez ere heriotzen ingurukoak jasotzen dituena. Honetan, 2024ko lan heriotzan zerrenda osoa erantsi dute. Eta bigarrenik, datu ofizialen inguruko hausnarketa.
Sindikatuen datuei dagoionez, betseka beste, aipatu dute 2024an izandako lan-heriotzak 19 izan direla istripu ez traumatikoetan, 18 kolpe edo harrapaketen ondorioz (horietatik 7 kasutan makinekin zerikusia zuten), 15 errepidean (in itinere edo in mision istripuak) eta 11 altueratik erorita.
Honekin lotuta, sektore kritikoak ere identifikatu dituzte, eta berretsi egin dute sektore jakin batzuetan istripuz hiltzeko probabilitate gehiago dagoela, hala nola basogintzan, industrian, garraioan, eraikuntzan, nekazaritzan edo arrantzan. Sektore bakoitzean aritzen den langile kopurua aintzat hartuta, basogintza intentsiboak utzi ditu aurten ere datu latzenak.
Bigarren zatian datu ofizialen inguruko hausnarketa egin dute, eta adierazi dute Gobernuek lan-heriotzen inguruko datuak ere izkutatzen dituztela.
Ateratako datuen aurrean, intersindikala osatzen duten LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek urratsak ematen jarraituko dutela adierazi dute. Besteak bestek, ekimen berriak eta ikusgarriak burutuko dituzte, istripu hilgarrien ondoren kontzentrazioak egiten jarraituko dute eta baldintzak ematen direnean enpresen jarduera geldiarazten. Bestalde, Gobernuei exijitu diete patronalari araudia betearazteko bitarteko errealak ipini ditzatela.