Larrialdian dauden haurrekin bat egiteko lasterketa solidarioa antolatu dute Bilbon

uriola.eus 2025ko ots. 5a, 11:00

"Korrika Egin Kausa baten Alde, Korrika Egin larrialdian dauden haurren alde" lasterketaren kartela

"Korrika Egin Kausa baten Alde" izena duen lasterketa solidarioa otsailaren 16an izango da. Helburua Libanon, Tanzanian edo Txaden larrialdi egoeran dauden haurren hezkuntzarako eskubidea babestea da.

Deustuko Unibertsitateak, Jesuitak Indautxu ikastetxeak, Ellacuria Fundazioak eta Alboan GKEak antolatu dute lasterketa. den "Kausa baten alde korrika" lasterketa solidarioa otsailaren 16an izango da Bilbon. Bi modalitatea ditu: 6,3 km-ko lasterketa eta 5,3 km-ko ibilaldia. Lasterketa 11 11:00etan abiatuko da eta ibilaldia 11:05ean.

Mary Tere Guzmán Alboan-eko zuzendariaak adierazi du lasterletaren helburua Txad, Libano eta Tanzaniako hezkuntza ekimenetarako dirua biltzea dela, larrialdi egoeretan bizi diren haurrek “jolastu, ikasi eta hazteko espazio segurua izan dezaten”. “Mundu osoko 333 milioi haur muturreko pobrezian bizi dira. Eta munduko haurren ia erdiak (1.000 milioi inguru) arrisku handiko herrialdeetan bizi dira klima- eta ingurumen-arriskuei dagokienez”, gehitu du.

Hezkuntza eskubidearen garrantziaz ere aritu da: “Eskolak bere burua babesteko tresnak, gerrak eragindako traumak gainditzeko arreta psikosoziala, eguneroko elikadura eta bizikidetzarako, segurtasunerako eta bakerako espazio bat eskaintzen dizkie ". Aitziber Irigorasek, Deustuko Unibertsitateko Unibertsitate Komunitateko errektoreordeak,  gaineratu du sendo sinisten dutela , hezkuntzaren botere eraldatzailean eta gehien behar dutenei ikasteko aukerak bermatzearen garrantzian: “hezkuntza funtsezkoa da pobreziaren zikloa hausteko, bakea sustatzeko eta etorkizun iraunkorra bermatzeko”.

Izena emateko kuota 12 €koa helduentzat eta 5 €koa 14 urtetik beherakoentzat. Gainera, Dortsal Zero bat egongo da bertaratu ezin direnentzat, baina baita lagundu nahi dutenentzat ere.