BILBOKO URIOLAK Loraldia Festibalaren 11. edizioko sarrerak ditu zozketatzeko

uriola.eus 2025ko ots. 6a, 11:30

Loraldia Festibalaren 11. edizioa bertan da, eta Uriolak baditu hainbat ekitalditarako sarrerak zozketatzeko.

Hilabete batez Bilbo euskal kulturaren plaza handia bilakatuko da eta zuk bertan egoteko aukera izan dezakezu.

Antzerkia, musika, dantza, omenaldiak… euskaraz sortzen diren kultur adierazpen anitzek emozioak piztuko dizkizute martxoan zehar.

Beraz, ez galdu aukera eta eman izena nahi beste ekitalditan otsailaren 23a baino lehen Uriola webgunearen ZOZKETEN atalean!