Guatemalako bost lagunek indarkeria obstetrikoaren egoeraren ikerketa aurkeztuko dute

uriola.eus 2025ko ots. 17a, 09:55

Otsailaren 17tik 21era, medicusmundi Bizkaiaren eskutik, Guatemalako bost lagunek  Bilbon: ikertzaile bat eta ASECSA eta Moloj elkarteetako bina lagun.

 “INDARKERIA OBSTETRIKOAREN EGOERA GUATEMALAKO EMAKUME INDIGENETAN. K'iche’ eta Kaqchikel emakume indigenen gaineko indarkeria obstetrikoaren egoerari buruzko azterlana” ikerketa aurkeztu dute Guatemalan, eta orain, bost lagunek Euskal Herria bisitatuko dute ikerketa aurkezteko. Ikerketa eta gai honi lotutako beste hainbat ekintza eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak lagundu ditu, baita Durangoko Udalak ere.

Otsailaren 17tik 21era aurkeztuko dute ikerketa Bizkaiko Medikuen Elkargoan, medicusmundi Bizkaiaren eskutik. “Emakume maiek politikoki aurre egiten diote indarkeria obstetrikoari, indarkeria hau Guatemalan osasun publikoko arazo gisa kokatuz” proiektuaren baitan egin da.

 

Bisitariak ezagutuz

Ikertzaile batek eta ASECSA (Osasun Zerbitzu Komunitarioen Elkartea) eta Moloj (Emakume Maien Elkarte Politikoa) elkarteetako bina lagunek hartuko dute parte.

María Verónica Sajbin Velásquez ikertzaile nagusietako bat da Ki’che maia, feminista, genero-gaietan, herri indigenetan eta politika publikoetan esperientzia duen profesionala, Erdialdeko Amerikako eskualde ikuspegia duena.

Rosa Elvira Patá Coroy comadrona, terapeuta tradizionala, sendatzailea eta gida espirituala da. Emakumeak artatzen ditu haurdunaldian, erditzean eta erditu ondoren. Neskei, gazteei eta emakumeei arreta integrala eta kontseilaritza ematen die. Sendabelarrak erabiltzen ditu eta zeremonia maiak egiten ditu.

Rosa Estela Tomás Atz Molojen zuzendaria da. 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du herri eta emakume indigenen eskubide indibidual eta kolektiboak aldarrikatzeko prozesuak laguntzen. Esperientzia handia du nazio mailako eta nazioarteko gizarte- erakundeak koordinatzen, eta proiektuak kudeatzen eta gauzatzen.

Paulina Ortiz Urizar Ixmukane, indarkeriaren biktima diren emakumeak laguntzen dituen eta gazteak prestatzen dituen elkarteko zuzendaria da. Ki’che maia, 37 urte, MSPASeko osasun-zentroetako erabiltzaileek jaso dituzten zerbitzuen kalitatearen pertzepzioari buruzko inkestak egin zituen.