Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren 26. edizioa abian da

uriola.eus 2025ko ots. 18a, 08:25

Bilboko Udalak argitaratuko ditu lan irabazleak eta saria 6.000 eurokoa izango da, bi modalitateetan banatua izango dena: euskaraz eta gaztelaniaz.

Bilboko Udalak Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren 26. edizioa ireki du eta epea zaablik egongo da apirilaren 30era arte. Saria urtero ematen da, idazle, pentsalari eta filosofo bilbotarraren omenez. Lehiaketak bi modalitate bereizten ditu: euskara eta gaztelania.

Gaia librea da, baina ikuspegi sortzailea izan behar dute, ez akademikoa. Gai bakarra edo gai bat baino gehiago landu beharko dituzte, multzoaren batasuna mantenduz.

Saiakuntzek argitaragabeak izan behar dute, aurretik saritu gabeak eta gutxienez 100 orriko eta gehienez 250eko luzera izan beharko dute, 1,5 espaziora transkribatuak. Deialdia adin nagusiko eta edozein nazionalitate edo bizilekutako egileei irekita dago. Parte hartzaileek formatu digitalean bidali beharko dituzte dokumentuak, udalaren webgunearen bidez. Saridunek 6.000 euro irabaziko dituzte eta ondoren argitaratua izango da.

Aurreko edizioan, Jorge Fernández Gonzalo izan zen irabazlea gaztelaniazko saiakeraren kategorian, “Paradigmas migrantes. Estéticas y experiencias migratorias de mujeres” lanarekin. Euskararen kategorian, Mitxelko Uranga Alvarez Filosofian doktoreak irabazi zuen sari nagusia, “Emognosioa Egia-ostea, Konspiranoia eta negazionismoa” lanagatik. Azken edizio honetan 156 lan aurkeztu ziren, 149 gaztelaniaz eta 7 euskaraz.