Bilboko Silver Film Festival (S/FF) zinema jaialdiak hirugarren edizioa aurkeztu du, martxoaren 24tik 28ra bitartean. Edizio honetan, belaunaldien arteko harremana eta adin guztietarako gizartea ardatz hartuta, 7 film luze eta 11 film labur proiektatuko dira, baita neurozientzialari Ana Ibañezen hitzaldi bat ere.
Inaugurazio-ekitaldia martxoaren 24an egingo da, arratsaldeko 18:30ean Arriaga Antzokian. Jardunaldian zehar, Helena Tabernari Silver Saria emango zaio. Besteak beste, hasiera emateko, 'My favourite cake' filma proiektatuko da, Maryam Moghaddam eta Behtash Sanaeeharen lana. Azkenik, David Lynchen 'The straight story' filmak ekitaldiari amaiera emango dio.
Jaialdiak proiekzio bereziak, mahai-inguruak eta solasaldiak eskainiko ditu, zinemaren eta belaunaldien arteko elkarrizketari lekua eginez. Julio Médem, Helena Taberna edo Daniel Tornero zuzendarien azken film luzeak programatu dira. Gainera, film laburren saio bereziak ere egondo dira. Sarrerak martxoaren 5etik salgai daude, 2 euroko prezio sinbolikoan.
Belaunaldien arteko loturak indartzeko zinema
Jaialdiak gizartea eraldatzeko tresna gisa duen zinemaren indarra azpimarratzen du. Gaur egungo narratibek gizartea zatitzen duten une honetan, zinemak loturak ikusarazteko eta gizakiak indartzeko ahalmena du. S/FF25ek belaunaldien arteko aniztasuna sustatzeko apustua egiten du, adinaren mugei buruz hausnartzeko gonbidatuz.
EkitaldiaTú & Yo Producciones, Fundación EDE eta Silver Revolution Elkarte Kulturalak antolatzen dute, eta Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza, BBK Fundazioa, Bizkaiko Foru Aldundia eta Zineuskadiren babesa du.