SILVIAk eta SALVADORrek kontzertua eskainiko dute maiatzaren 20an 19:30ean Arriaga Antzokian. Lagun eta inspirazio komunen zuzeneko ospakizuna.
Sílvia Pérez Cruzek eta Salvador Sobralek bat egin dute ahaztezina izango den proiektuan. Bi abeslari eta musikagileak kantu berriak zuzenean aurkeztera datoz Arriaga Antzokira. Argi islatzen da bi lagunek haratago eraman nahi dutela euren adiskidetasuna, eta sormenaren arloan ere partekatu nahi dutela. Proiektua lagun eta inspirazio komunen ospakizuna ere bada: Sílviaren eta Salvadorren gertuko konpositoreak izango dira disko honen errepertorioko protagonistak, diskorako pieza berriak idatzi baitituzte.