2025/05/29 20:00 - 21:30

Kontzertua

ARIMA SOUL kontzertu akustikoa Bizkaia Aretoan

ARIMA SOUL kontzertu akustikoa Bizkaia Aretoan
Bizkaia Aretoa EHU, Bilbo

ARIMA SOUL taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du maiatzaren 29an 20:00etan Bizkaia Aretoan.

ARIMA SOUL 2020an sortu zen Zarautzen, Mikel Unzurrunzaga Schmitz (DJ Makala) ekoizlea eta Lidia Insausti abeslariaren arteko elkarlanaren emaitza da. Soul, R&B, Funk eta Jazz-Groove estiloak uztartzen dituen proposamen musikal bat da, gehienbat euskaraz sortutako abesti propioekin osatua, era berean Gil Scott-Heron edo Marie “Queenie” Lyons bezalako artistei egindako bertsio batzuk ere baditu.