2025/03/26 19:00 - 20:30

Ikuskizuna

LORALDIA FESTIBALA: LURRETIK LURRERA Bidebarrieta Liburutegian

LORALDIA FESTIBALA: LURRETIK LURRERA Bidebarrieta Liburutegian
Bidebarrieta Liburutegia, Alde Zaharra

LORALDIA FESTIBALA

LURRETIK LURRERA ikuskizuna egongo da martxoaren 26an 19:00etan Bidebarrieta Liburutegian.

Darlene Gijuminag (Quebec Mig’mawag) Claudine Arhancet eta Mixel Etxekopar.

XVI. eta XVII. mendeetako euskal arrantzaleak Ternua kostaldera baleen bila abiatzen ziren garaian, harreman estu bat sortu zen bertako amerindiar komunitatearen eta euskaldunen artean. Horren estua zen lotura, mikmakak eta euskal arrantzaleen artean algonkin-euskara pidgina asmatu zuten. Hau da, harremanak bideratzeko hizkuntz misto bat.