LAB, STEILAS, ELA eta CCOO sindikatuek urtarrilean hasitako greba eta mobilizazio zikloari jarraipena ematen jarraituko dute. Donostiako Lurralde Ordezkaritzan elkartu ziren martxoaren 18, EAEko Hezkuntza publikoko irakasleen eta sukalde eta garbiketako kolektiboak barnebiltzen dituen greba dinamikaren erregistroa egiteko.
Urtarrila eta otsailean zehar egindako greba eta mobilizazioek Hezkuntza Saila mahai berriak deitzera behartu dute. Beraz, kalitatezko hezkuntzaren bidean Hezkuntza Sailak lan baldintzak hobetu, sare publikoa erdigunean jarri, indartu eta inbertsio publikoa handitu dezan eskatzeko beste 5 greba egun erregistratu dituzte, martxoaren 25, 26 eta 27an eta apirilaren 1 eta 2an.
Indarrean dagoen sukalde eta garbitzaileen lan hitzarmena 16 eta irakasleena 15 urte dituzte, urtarrileko eta otsaileko mobilizazioetan langileek argi eta garbi adierazi zioten. Hezkuntza Sailari hitzarmen horiek orain eta hemen negoziatzeko beharra, benetako edukiak mahai gainean jarriz. Argi dute langileen mobilizazioekin batera Hezkuntza publikoa erdigunean jartzea, ikasleak erdigunean jartzea eta lan baldintzak hobetzea lortuko dutela.