Bilboko María Díaz de Haro kalean dagoen Ondare Aretoak Kameratik orratzera erakusketa datorren apirilaren 26ra arte egongo da ikusgai, joan den azaroaren 20az geroztik. Erakusketa Bilboko Euskal Museoak gordetzen duen Eulalia Abaitua (1853-1943) argazkilari bilbotarraren irudietan dago oinarrituta. Argazkietan agertzen diren Bilbo Handiko eta hurbileko bailaretako emakume langileen lau jantzi berreskuratu dituzte, euren janzkera nolakoa zen erakusten dutenak.
Aloña Intxaurrandieta eta Nekane Madariagak, erakusketaren komisariak, xehetasunak eskaini dizkigute, baita Salbatzaile Dantza Taldeko kideek ere. Apirilaren 26ra arte egongo da jendaurrean ikusgai Ondare Aretoan, eta ondoren, Orduña Hiria Museora mugituko da.