Maiatzaren 8an hasiko da “Udabarria Bertsotan”

uriola.eus 2025ko mar. 21a, 14:19

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea izango da eta 48 bertsolarik parte-hartuko dute. Zortzi saio egongo dira eta lau egunetan jokatuko dituzte egun eta ordu berean, herri desberdinetan.

Udabarria Bertsotan udazkenean egingo den Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea izango da. Maiatzaren 8an hasiko da eta guztira zortzi saio jokatuko dira. Lau egunetan, saio bikoitzak egingo dira egun eta ordu berean (18:30) eta bi herritan jokatuko dira.

Maiatzaren 8an hasiko da fasea Munitibar eta Bakion egingo diren saioekin. Ondoren, maiatzaren 15ean Balmasedan eta Orozko lehiatuko dira bertsolariak, eta maiatzaren 22an Ermuan eta Basaurin. Fase honen azkenengo eguna maiatzaren 29an izango da G. Arteagan eta Plentzian. 48 bertsolarik abestuko dute guztira, A eta B multzotan banatuta egongo direnak. Horietatik, gutxienez, 29k lortuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako pasea.

Saioaren antolakuntzarako, talde tekniko ugarik beren aletxoa jarri dute; hala nola, Talde Antolatzaileak, Komunikazio Taldeak, Gai-jartzaile Taldeak eta Epaile eta idazkari Taldeak.

 

Sarrerak eskuragai

Sailkapen fasera joan nahi izanez gero, sarrerak dagoeneko Internet bidez lortu ahal dira. Saioaren egunerako sarrerarik geratzen bada, txarteldegian erosi ahal izango dira hiru euroko prezioan. Bazkide izanez gero, 2 euro ordaindu beharko dira eta 18 urtetik beherakoek, doan izango dute.