Bilboko Lehen Auzialdiko 9. Epaitegiak Bilboko Athletic Clubeko bi zaleren aldeko epaia eman du

uriola.eus 2025ko mar. 25a, 09:47

Vueling Airlines SArekin zuten hegaldia atzeratu egin zenez, Athletickeko bi jarraitzailek taldeak Erroman jokatu behar zuen partida galdu zuten pasa den irailean. ERREKLAMATUren demandaren ostean, aire konpainia zigortu dute bidaiariei 651,5 euroko kalte-ordaina ematera.

Bilboko Athletic Clubaren 2.500 zale inguruk Erromara bidaiatu zuten pasa den irailaren 26an, taldeak Europako lehiaketan jokatu behar zuen partidua ikustera. Horietako biren hegaldiak, Bilbotik Bartzelonara zutena, atzerapena izan zuen. Ondorioz,  Bartzelonatik Erromara zuten hegaldia galdu zuten, hortaz, beste hegaldi bat hartu zuten  eta azkenean aurreikusitakoa baino zortzi ordu beranduago iritsi ziren, partida bukatuta zegoela.

Hori dela eta, Kaltetuek ERREKLAMATUra jo zuten erreklamazioa gestionatzeko. Kasua aztertu ondoren, Erreklamaturen abokatuek demanda bat aurkeztu zuten Vueling-en kontra: 500 euroko ordaina eskatuz, 151,5 euroko diru-kopurua ere itzultzea ohiz kanpoko gastuengatik, Athletic-en Erromako partidarako sarrerak barne, ezin izan zituztelako erabili, eta beste 81,50 euro, destinora iritsi zirenean hartu zuten taxiaren gastuarenak.

Vueling-ek hein batean onartu zuen demanda, eta prest zegoen konpentsazio automatikoa ordaintzeko, hau da, 500 euro (250 bidaiari bakoitzeko), baina ez zuen onartu sarrerak eta taxiaren gastua itzultzea, horretarako lege oinarririk ez zegoela justifikatu baitzuten.

Martxoaren 14an Bilboko Lehen Auzialdiko 9. Epaitegiak bi zaleen aldeko epaia eman zuen. “Demanda jarri dutenek eskubidea dute, Europako arauetan ezarritako konpentsazioa ez ezik, agiri bidez frogatutako ohiz kanpoko gastuak ere jasotzeko, partidako sarrerak barne”, ezartzen zuen epaiak. Horregatik, ebazpenak Vueling zigortzen du erreklamatutako diru-kopuru osoa itzultzera, hau da, 651,5 euro, lege interesak eta prozesuko kostuak barne direla.

 

Iturria: ERREKLAMATU