Bilboko Udalak antolatutako jaialdiak apirilaren 16tik 19ra bitartean beteko du hiria musika, dantza, kriol eta gastronomiarekin. Ehun jarduera baino gehiago izango dira, eta horietako asko doakoak.
Korrontzi, OrekaTx eta Orek?a taldeek kioskoan emandako kontzertu eta dantza ikuskizunek girotuko dute jaialdia. Zabalgune Eraikinean, haurrentzako antzerkia eta jolasak izango dira, eta Esperantza Frontoian euskal pilotako tailerrak.
Jaialdiak sei gai-multzo landuko ditu: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Kirola. QR kodea duten 15.000 txapa banatuko dira eta hori esker, parte-hartzaileek programa eguneraturik eskuratu ahal izango dute.
Areatzan ingude-altxatzeak, harri-jasotzaileak eta sokatirak egongo dira. Nerea Egurrolak 50 kiloko txingaren erekorra hausteko saioa egingo du.
1.500 m2-ko karpa batean, Euskal Herriko eskualdeetako produktuak dastatu ahal izango dira, eta sukaldaritza-tailerretan parte hartu.
Beste erakargarri batzuk
“Irati” filma 17tik 19ra 18:00etan proiektatuko da BBK Aretoan, eta itsasontzizko ibilaldiak, antzerkia eta umore-saioak ere egongo dira. Informazio guztia eskuragarri https://basquefest.bilbao.eus/eu/ webgunean.