Hezkuntza Sailak aurreakordio hutsala aurkeztu ostean, sindikatuek negoziazio esanguratsuen falta salatu dute. Atzoko bilerak porrot egitean, irakasleek beren aldarrikapenak mahai gainera eramateko eskaria berretsi dute.
Goizeko 11:30ean abiatu dira irakasleak Jesusen Bihotzetik gaurko egunean, hilak 25. Oihu hauek hartu dituzte Bilboko kaleak, besteak beste: «Hitzarmen berria behar dugu», «Eusko jaurlaritza lan zamak arindu» eta «Irakaleak borrokan!».
Bosgarren greba egunean, deialdiaren %75ak jarraipena eman du, urtarriletik martxan dagoen borrokaldiak indarra erakutsiz. Hala ere, Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoek greba eskubidea mugatu dute ehunka langilerentzat.
Bilboko mobilizazioan milaka irakasleek “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita!” leloa altxatu dute. Sindikatuek argi utzi dute grebak soilik daramatela Hezkuntza Saila negoziatzera. Plantilen gazteberritzea, lan zama arintzea eta inbertsioaren beharra dira aldarrikapen nagusiak. Bihar, martxoak 26, eta etzi ere, grebekin jarraituko dute, hezkuntza publikoa indartzeko borrokan.