Bziber lehiaketaren VIII. edizioa jarri du martxan Azkue Fundazioak maiatzaren 1era arte. Lehiaketa TikTok sareko gazteentzako lehen euskarazko lehiaketa da zeinak gazteak eta sareak euskaraz ehuntzeko helburua duen. Lehiaketak Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesa izango du beste behin.
Aurten ere Lorea Intxausti aktorea izango da erronka sortzailea eta gaurtik hasita, astelehenero, hainbat erronka proposatuko die 13 eta 16 urteko bitarteko gazteei. Horrela, haien sormena eta gaitasunak erakutsi beharko dituzte dute, nahi dituzten erronkak egiten eta nahi beste aldiz. TikTok sarean argitaratzeaz gain, bideoak modu pribatuan ere bidaltzeko aukera izango dute.
Zortzigarren edizio honetan Lorea Intxaustirekin batera beste aktore batzuk ere egongo dira erronkak egiten gazteekin batera: Nahia Sillero (@nahiasillero) eta Ainhoa Azpitarte (@azpitarteainhoa) Irabazi arte telesaileko aktoreak eta Kimetz Etxabe (@etxabekimetz) Go!azen telesaileko Gontzal pertsonaia.
Maiatzaren 2an iragarriko dira 4 irabazleak, Bziber lehiaketaren TikTok eta Instagram profilen bidez, baita lehiaketaren webgunearen bitartez ere. Erronka bakoitzetik 4 irabazle aterako dira, beraz, zenbat eta erronka gehiago egin irabazteko aukera gehiago izango dituzte gazteek. Irabazleek, 75 euroko opari txartela jasoko dute, Fnac dendetan gastatzeko.