Bilboko hainbat eragileek euskararen aldeko urratsak emango dituzte Euskaraldian

uriola.eus 2025ko api. 8a, 13:01

Maiatzaren 15etik 25era egingo den ekimen honek hizkuntza-ohiturak aldatzea du helburu, euskaraz gehiago eta modu naturalean aritzeko. Loraldia kultur jaialdiak, Sortzen Psikoterapia Humanista Zentroak, Ulibarri Euskaltegiak, Angeles Custodios Lanbide Heziketak eta Lehiaren Euskal Agintaritzak parte hartuko dute.

Hainbat arlotako eragilek Euskaraldiaren laugarren edizioan parte hartuko dute Bilbon. Maiatzaren 15etik 25era egingo den ekimen honek hizkuntza-ohiturak aldatzea du helburu, euskaraz gehiago eta modu naturalean aritzeko.

Apirilaren 3an BBK Kunan egindako aurkezpenean, bost eragilek azaldu zuten nola egingo duten lan ekimenean. Loraldia kultur jaialdiak, Sortzen Psikoterapia Humanista Zentroak, Ulibarri Euskaltegiak, Angeles Custodios Lanbide Heziketak eta Lehiaren Euskal Agintaritzak parte hartuko dute. Bakoitzak bere erara egingo du lan, baina guztiek dute helburu bera: euskararen erabilera arruntean sustatzea.

Eragile bakoitzak maila desberdinetan parte har dezake. Oinarrizko ekintzak egiteko aukera dago, hala nola, kideak informatu eta euskaraz komunikatzeko baliabideak eskaini. Beste batzuek, urrats gehiago emango dituzte, hizkuntza-ereduak aldatzeko proiektua garatuz.

Sektore bakoitzaren ekarpena

Loraldiako Amaia Ocerinek azpimarratu zuen kulturak eta euskarak elkar indartzen dutela. Sortzen Psikoterapia Zentroak, berriz, pazienteentzako hurbilketa hobea ahalbideratzen duela nabarmendu du. Hezkuntza arloan, Ulibarri Euskaltegiak eta Angeles Custodios ikastetxeak ikasleen eta irakasleen artean euskarazko erabilera bultzatuko dute. Azkenik, Lehiaren Euskal Agintaritzak herritarrei euskarazko zerbitzuak eskaintzeko konpromisoa berritu du.

Euskaraldiak entitateei laguntza-tresnak eta aholkularitza eskainiko dizkie, haien lana errazteko. Bilbo bezalako hirian, eragileen papera funtsezkoa da hizkuntza-ohiturak aldatzerakoan, eta ekimen honek horretan lagunduko du.